ZULAIBAR ARGAZKIETAN

 

 

Arratiako haranak dinamizazio sozioekonomikorako gune berri bat, talentua erakartzeko gune bat eta enpresa haztegi bat du jada.

Beste berritasun batzuren artean, Campus Zulaibarrek honako ekipamendua izango du: galdaragintza fineko tailer aurreratu bat, diseinuko eta prototipaketako fabrikazio aurreratuko ziklo bat, errendimendu handiko fabrikazioko tailer konektatu bat, Smart Factory 4.0 bat (automatikoko eta robotikako laborategi aurreratua),
pertsonen autonomia sustatzeko laborategi bat, baterien saiakuntza laborategi bat edo enpresei zuzendutako saiakuntza elektrikoen banku bat, beste instalazio berritzaile batzuen artean.

Horrela, gune berriek akademia eta enpresa erabilpena dute, aldi berean. Ikasleen zerbitzura daude eta erabilgarri daude negozio berriak garatzen hasi, haien profesionalen espezializazioa sustatu edo euren langileen prestakuntza birziklapena gura duten enpresentzat

Zentzu horretan, Campus Zulaibarrek coworking gela eta enpresa mintegia ere baditu, baita bilera eta bideokonferentzia gelak, lan aretoak eta lantegi ikasgelak ere.

 

 

ATE IREKIAK / PUERTAS ABIERTAS

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar