ARRATIAKO ZULAIBAR LANBIDE IKASTEGIAK irakaskuntza Tekniko-Profesionala eskaintzen du bereziki ondorengo alor hauetan: Hasierako Prestakuntzan, Etengabeko Prestakuntzan eta Lanerako Prestakuntzan

Gure Plan Estrategikoaren ildoari jarraituz eta kalitate zein ingurumeneko arloek duten garrantziaz jabeturik, gure ikasleek lor ditzaketen konpetentzi, trebetasun eta jarrera egokiak bai enplegatzaileak bai gizarteak orokorrean onartzea faktore estrategiko gisa hartzen dugu. Era berean, kalitatezko zerbitzua eskaintzea gure interes-talde guztien eskubidea dela deritzogu eta, horregatik, erakunde hau osatzen dugun guztiok helburu horrekin bat egiten dugu.

adok-9001w

Kudeaketa sistema

Ikasle, guraso eta gizarte-ingurunearekiko hurbiltasuna, ezagupen maila, jarduera eta zerbitzuen kalitatea eta ingurumenaren zainketa helburu behinenak izanik, ISO 9001: 2015 eta ISO 14001:2015 arauen arabera ziurtatutako kudeaketa-eredu integratu batera egokitzera eta honako irizpideetan oinarritutako Kudeaketa Politika Integratua ezartzera bultzatu gaitu:

1.- Gure hurbileko interes-talde guztien beharrizan eta itxaropideak ezagutzea eta gogobetetzea eta, kasuan kasuko, aplikagarri diren lege eta erregelamenduen betekizunetara egokitzea.

2.- Zerbitzuaren prestakuntzan sor daitezkeen eragozpenak interes-taldeei albait arinen komunikatzea eta, horrela, hauen ondorioak ahal diren neurrian gutxitzea.

3.- Etengabeko hobekuntzaz gure prozesu operatzaile eta kudeatzaileen eraginkortasuna lortzea eta gure langilegoaren inplikazioaz etorkizunean lehiakorrak izatea.

Planteamendu honetan oinarriturik, gure indarrak ondoko ekintzetara bideratuko ditugu:

Gure prozesuen kalitatea bermatzeko ekintza sistematika eraginkor bat ezarri eta dokumentatu.

  • Etengabeko hobekuntzarako, modu egokian, konpromezu iraunkorra lortu eta beharrezkoak diren ekintza zuzentzaileak eta hobekuntzakoak proposatu eta burutu. Era berean, arriskuak aurreikusteko asmoz, erakundeko kontestuaren analisia egin.
  • Ikastegiko langilegoak Kudeaketa Politika Integratua ulertu eta onartu duela ziurtatu eta interesatuen eskura jarri.
  • Langilegoari bakoitzaren ekintzetara egokituriko etengabeko prestakuntza egokia eskaini, eta beraien ekintza garatzeko beharrezko dituen ezagupenak lortzeko bidea erraztu, betiere gure interes-taldeen beharrizanen hobekuntzara eta gogobetetasunera bideratuta.
  • Kudeaketa Sistema Integratua eraginkor mantentzen dela ziurtatu eta aldizka kontrolatu eta berrikusi.Zulaibar Lanbide Ikastegiko zuzendaritzak ISO 9001:2015 eta ISO 14001:2015 arauen betekizunak betetzeko eta goian aipaturiko kalitate eta ingurugiro arloan adosturiko ekintzak etengabe garatzeko konpromezua hartzen du.
Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar