TKgune programa Lanbide Heziketako Sailburuordetzak 2014/15 ikasturtean abian jarri zuen ekimena da. Ekimen horretan parte hartzen duten ikastetxe publiko eta itunduek helburu nagusi hau dute:
“Lanbide Heziketako ikastetxeen eta enpresen artean noranzko biko jakintza-transferentzia ahalbidetzea”
TKgunetik bi jarduketa-ildo nagusi finkatu dira Lanbide Heziketaren eta enpresen arteko zubi-lan hori egiteko:
- Zerbitzuak enpresekin lankidetzan garatzea, haien berrikuntza-beharrei erantzuteko eta lehiakortasuna hobetzeko, horretarako ikastetxeek dituzten baliabideak erabilita (instalazioak, ekipamenduak, pertsonak, jakintza metatua…).
- Zerbitzuak egitean eskuratutako jakintzak didaktifikatzea eta irakaskuntzara transferitzea.
Programaren garapenaren bitartez helburu bikoitza erdietsi nahi da:
- Enpresen errealitatea Lanbide Heziketako ikastetxeetara hurbiltzea.
- Ikastetxeek metatutako jakintza enpresek beren eskueran izatea.
Zeregin horretan, garrantzi berezia ematen zaio enpresek beharrei erantzuteko duten gaitasunari, eta proiektuek irakasleentzat erronka izan behar dutela nabarmentzen da
TKGUNE ekimenaren inguruan informazio gehiago behar izanez gero, jarri kontaktuan Ikastetxeko TKGUNE Taldearekin.