Zulaibar Lanbide Ikastegiak berrikuntza metodologikoaren alde egiten du bere hezkuntza eskaintza ETHAZI (Etekin Handiko Zikloak) metodologian oinarrituta eskeiniz.

Zer da ETHAZI?

ETHAZIk “ikaskuntza egoera berria” planteiatzen du, bi oinarri nagusi dituelarik:

Erronkak:

• Modulo edo ikasgai independienteak desagertu
• Erronka intermodularrak (modulo ezberdinak lantzen dira aldi berean)
• Ikuspuntu globalagoa eta esanguratsuagoa
Praktikoagoa eta lan munduarekin konektatuta (inguruko enpresekin kolaborazioan erronkak aurkezteko)

Talde lana:

Elkarlaneko ikaskuntzan oinarrituta
• Zeharkako konpetentziak landu:

  1. Talde lana
  2. Komunikazioa
  3. Arazoen konponketa
  4. Erabakiak hartzea

Gainera bultzatzen da:

  • Sormena
  • Denboraren kudeaketa
  • Ikaskuntza autonomoa
  • Aurkikuntza bidezko ikaskuntza. Irakaslea coach, gida da. IKASLEA bere ikaskuntza prozesuaren PROTAGONISTA
  • Konpetentzia digitale

Zergatik ETHAZI?

Enpresek gero eta gehiago eskatzen dute, alde batetik, kualifikazio tekniko altua, eta bestetik, egoera zein erronka berrien aurrean egokitzeko, aurre egiteko eta lidergoa hartzeko gaitasuna. Metodologia honek eskaintzen duen eredu kolaboratiboak, eskaera honeri erantzuna emateko eskuratu beharreko konpetentzia pertsonalak eta sozialak garatzea bermatzen du.

ERRONKETAN oinarritutako elkarlaneko ikaskuntzak ahalbidetzen du:

  • Konpetentzia teknioen eskuratze maila altuagoa, lan munduarekin harremanetan dauden erronka praktikoen bitartez
  • Zeharkako konpetentzien garapena (talde lana, konpetentzia digitala, lidergoa, erabakiak hartzea, ekintzailetasuna…)
Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar