GLOBAL TRAINING beka programak atzerriko enpresa edo erakunde batean ordaindutako praktikak egitea ahalbidetzen du, parte hartzen duen pertsonak duen profil akademiko eta profesionalari lotuta dauden proiektu eta ekintzetan parte hartuz.
Zulaibar Lanbide Ikastegiak Hetelekin (beka eskatzen duen erakundea) elkaranean, goi mailako ziklo batean titulatuak diren bere ikaslei aukera ematen die lehenengo lan esperientzia batean parte hartzeko aldez aurretik diseinatutako formakuntza plan batean.
Betekizunak:
- 2018eko urtarrilaren 1ean 30 urte bete gabe izatea (hau da, 1988eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak).
- Lizentziatura, Diplomatura, Gradua, Goi-mailako Lanbide Heziketa edo Goi-mailako Ikasketak.
- 2018eko urtarrilaren 1erako Euskadin erroldatuta egotea gutxienez urte betez eta inolako etenaldirik gabe
- Atzerrian praktikak egiten 6 hilabetetik gorako egonaldiak ahalbidetu dituen beste bekaren baten onuradun ez izana
- Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten duen zigor administratiborik edo penalik ez edukitzea, edo aipatu laguntzak jasotzeko ahalak kentzen dituen legezko debeku-egoera batean ez egotea
- B2 ingeles maila izatea (Goi-mailako Lanbide Heziketa egina dutenek) eta C1 edo CAE (Certificate in Advanced English) maila aurreratua edukitzea (Unibertsitateko Titulua dutenek). Era berean aintzat hartuko dira herrialde hartzaileko hizkuntzaren ezagutza mailak. Aukeratzeko prozesuan zehar egiaztatu ahal izango da hizkuntzaren maila, eta horretarako ahozko eta idatzizko probak egingo zaizkie euren maila egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak ez dauzkatenei
- Izena emandako bekaren eskaintzan eskatzen den profilari egokitzea