Instalazio elektroteknikoak eta mekanikoak oinarrizko Lanbide titulua (LOE)
Prestakuntza-plana
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.
• Satelite-telebistako antena hartzaileen muntatzailearen laguntzailea.
• Tresneria telefonikoko eta telegrafikoko instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.
• Komunikazioko tresnen eta sistemen instalatzailearen laguntzailea.
• Telefono-instalazioetako instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.
• Energia elektrikoaren produkzioko eta banaketako industriaren peoia.
• Sistema mikroinformatikoetako muntatzaile laguntzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Fabrikazio mekanikoa; Elektrizitate eta elektronika; Informatika eta komunikazioak; Instalatze- eta mantentze-lanak; Energia eta ura; Erauzpen-industriak; Itsasoa eta arrantza; Kimika; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak; Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa; eta Eraikuntza eta obra zibila).
Ikasketaren iraupena
- 2000 ordu
Sartzeko baldintzak:
- Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetara sartzeko baldintza hauek guztiak aldi berean bete beharko dira:
- Hamabost urte beteta izatea, edo urte natural honetan betetzea, eta sartzeko unean edo urte natural honetan hamazazpi urte baino gehiago ez izatea.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloaren ikasketak egin izana edo, salbuespenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoaren ikasketak egin izana.
- Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batera sar dadin proposatu izana.