Elementu Metalikoen Fabrikazioko Oinarrizko Lanbide Titulua (LOE)
Prestakuntza-plana

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.
• Telebista eta sateliteen seinaleak hartzeko antenen muntatzailearen laguntzailea.
• Tresneria elektrikoa eta elektronikoa mihiztatzeko langilea.
• Zirkuitu inprimatuetako osagaien muntatzailea.
• Tresneria elektriko eta elektronikoen mantentze-lanetako laguntzailea.
• Plaka eta tresneria elektriko eta elektronikoen probatzailea eta doitzailea.
• Industria metalurgikoetako, produktu metalikoen fabrikazioko eta manufaktura-industrietako peoiak eta laguntzaileak.
• Karbono-altzairuzko materialen errutiloz estalitako elektrodo bidezko arku elektrikozko soldatzailearen laguntzailea.
• Egitura metaliko astun eta arinen eta hodien soldatzailearen laguntzailea.
• Eskuzko oxiebakitzailearen laguntzailea.
• Metalen plasma bidezko eskuzko ebakitzailearen laguntzailea.
• Prozesu automatizatuetako laguntzaileak.
• Metal-arotzaren laguntzailea.
• Egitura metalikoen muntatzailearen laguntzailea
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo bat. Titulu honek lehentasuna izango du honako lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietarako onartua izateko: Elektrizitatea eta Elektronika; Informatika eta Komunikazioak; Fabrikazio Mekanikoa; Instalatze eta Mantentze Lanak; Energia eta Ura; Erauzpen Industriak; Itsasoa eta Arrantza; Kimika; Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak; Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa; Eraikuntza eta Obra Zibila.
Ikasketaren iraupena
- 2000 ordu
Sartzeko baldintzak:
- Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko ezinbestekoa izango da honako baldintza hauek aldi berean betetzea:
- Hamabost urte beteta izatea, edo urte natural horretan betetzea, eta sartzeko unean edo urte natural horretan hamazazpi urte baino gehiago ez izatea.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa eginda izatea edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoa eginda izatea.
- Irakasle taldeak ikaslearen gurasoei edo legezko tutoreei proposatu izana hura Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloren batean hastea.