Ekintzailearean eguna Zulaibarren
Abenduaren 19an, Zulaibar Lanbide Ikastegiko aretoan, EKINTZAILEAREN EGUNA ospatu zen bigarren aldiz.
Arlo guztiko bigarren kurtsoko ikasleek urtean zehar IKASENPRESA PROGRAMAN landutako negozio ideien aurkezpena egin zuten.
Ondoren, etorkizuneko langileen ezagutzak hobetu eta gaurkoratzeko asmoarekin irakasle batzuk teknologi berriak garatzeko lantzen ari diren proiektuak aurkeztu zituzten.
Gero, garaileei sariak banatu ondoren, saioa amaitutzat eman zen.