Ekintzailei laguntza zerbitzua

Ekintzailei laguntza zerbitzua

Urratsbat

Ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko programa da.

Idazki honen bitartez Urratsbat deritzon programa ezagutzera eman nahi dizugu. Zulaibar L.I. kurtso honetan hasi da lanean ildo honetatik eta zuretzat zein zure ezagunen batentzat interesekoa izan daitekeelakoan gaude.

Aipaturiko Urratsbat Programa Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatu eta Tknikak  koordinatzen du, eta bere helburua da ekintzailei laguntza zerbitzua eskaintzea, kasu honetan Zulaibar L.I.k emango luke.

Zer eskaintzen du?

  • Ikastegiko pertsona bat aholkularitza zerbitzu osoa emateko behar duenean, negozio-ideia hori errealitate enpresariala bihur dadin eta, horretarako, enpresa alorreko gaiei buruzko formazioa eta informazioa, finanziazioa, kontaktuak, etab. eskainiz.
  • Ikastegian bertan, Ekintzailearen Bulego bat enpresa sortzeko prozesu guztian zehar beharrezkoa den lana garatzeko eta, behar balitz, Ikastegiko tailerrak erabiltzeko aukera ere
  • Ekintzailetza ekimena baduzu eta zure ametsa bete nahi baduzu edota ezagutzen baduzu duen baten bat, jar zaitez gurekin harremanetan. Amets hori betetzen lagunduko dizugu!

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar