Helburua
Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren (CEBEK), Zulaibar Ikastegiaren eta Errota –Arratiako Garapenerantzaren helburuek komunean gauza asko dituzte, hazkunde lehiakorraren sustapena eta gizarteari balioa eransten dion garapen jasangarria dira, aipagarrienak besteak beste; pertsonen gaitasunen hobekuntza eta enpresa eta erakundeen lehiakortasuna areagotzearen bitartez lortzen direlarik.
Hazkunde ekonomiko, lehiakor eta jasangarri hori lortzeko, zerbitzu desberdinak sustatzen dira, ezagutzen igortzea eta enpresa osatzen duten pertsonen trebakuntza dira adierazgarrienetakoak.
Balio hauek batzearen ondorioz, hiru erakundeak akordio batera heldu dira, Arratia eskualdean bizi edota lan egiten duten pertsonen lehiakortasuna hobetzearen alde egiteko.
Komunikatu honen bitartez Arratiako pertsona eta enpresei Zulaibar Ikastegian hurrengo hilabeteetan emango diren doako hiru ikastaroren berri ematen dugu, eta udako hilabeteen ostean antolatu nahi den irismen handiagoa izango duen prestakuntza ekintza baten lehenengo urratsa izatea nahiko genuke.
Informazioa:
Ikastaroei buruzko informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, ikastaroaren izenaren gainean klik egin dezakezu edo IFEFOR- CEBEKeko formakuntza zentrora deitu edo idatzi circulares@ifefor.es o 944002806 – Mónica Fernández edo Maitane Labiano) edo Zulaibar Lanbide Ikastegira jonzabala@zulaibar.org o 946739116).