Zulaibar, aurrera doan proiektua

Campus Zulaibarren inauguraziotik, ikastegiak hainbat mugarri lortu ditu lan eta hezkuntza arloetan
Campus Zulaibar, Arratia eta Bizkairako erakarpen sozioekonomikoko gunea, abian jartzea inflexio puntua izan zen Zeanurin kokatutako ikastegiaren 70 urteko historian, baina aurrerapenak ez dira hor geratu: hezkuntza ez da gelditzen, eta berrikuntza eta gizarte eragina Zulaibarren berezko nortasun-ikur izaten jarraitzen dute.
Aurrerapen horiek, batzuetan, saritan gauzatzen dira, hala nola CaixaBank Dualiza eta FPEmpresa erakundeekin batera garatu duen ikasgela multisentsorialaren proiektuagatik jasotakoa. Xabier Aldama Zulaibarko zuzendariak jaso zuen apirilaren hasieran Cartagenan egindako LHko kongresuan. Horrela, gela multisentsorial bat izatearen hezkuntza- eta komunitate-apustua aitortzen da, kontuan izanda ere, Arratiako Haraneko erabiltzaileei zerbitzua eskaintzen diela.
Enplegu eta STEAM Azokak
Aipatzekoak dira, halaber, STEAM azoketan izandako partaidetzak, hala nola EBI sarearena edo Bilbao Gazte STEAM Azokarena, non ikastegi arratiarrak bere proiektu teknologikoak partekatu eta sektoreko beste eragile batzuengandik ikasi ahal izan duen.
Horrez gain, aipamen berezia egin behar zaio Arratiako Bigarren Enplegu Azokari, Zulaibarrek Errota Fundazioarekin batera antolatu zuena, ikasleak eta balizko langileak are gehiago hurbiltzeko lan eta enpresa munduari. Beharrezko ekimena, gizarte nortasun argiarekin, eskualdeko talentua eta jarduera profesionala pizteko.