OLHko ikasleek ate bat sortu dute Gorbeiako animalientzako

Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegiko Oinarrizko Mailako Lanbide Heziketako ikasle batzuek, zehazki 16 urte ez izateagatik ikastetxean geratu behar izan direnak, elkarlan proiektu berezi batean parte hartu dute: Gorbeiako Parke Naturalean abereentzako ate baten fabrikazioa eta instalazioa.
Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Areatzako Udalarekin eta Upekolupetza abeltzaintza-elkartearekin lankidetzan eraman da aurrera, ingurunea zaintzeko eta tokiko jarduera abeltzainari babesa emateko konpromisoaren baitan.
Ikasleek, irakasleekin batera, prozesu osoaren ardura izan dute: egiturarako materialak moztu, soldatu, margotu, bisagrak eta pasadoreak fabrikatu dituzte. Zurgintzako lanak ere egin dituzte: egurra moztu, bernizatu eta egitura metalikoari torlojuz lotu. Behin atea amaituta, adostutako tokira eraman dute muntaia egiteko, eta bertan, gainera, mantentze-lanak egin zituzten galtzadan, harriak eta legarra erabiliz, abeltzainen eta abereen igarotzea errazteko.
Esperientzia honek batzen ditu ikaskuntza, talde-lana, ingurumenarekiko eta gizartearekiko konpromisoa. Eskerrik asko parte hartu duten eragile guztiei!