Ikasturte berria hasi da Zulaibar Lanbide Ikastegian

Ikastegiak dinamika positiboak sendotu ditu eta prest dago erronka berrietarako
Hasi da 2025/2026 ikasturtea eta Zulaibar Lanbide Ikastegia prest dago lanarekin jarraitzeko eta hezkuntza eta gizarte erronka berriei aurre egiteko, ondo finkatutako dinamika Zeanuriko Lanbide Heziketako ikastegian. Campus Zulaibarreko ekosisteman, jarraituko da garatzen kalitatezko hezkuntza proiektu bat eta harreman emankorra sustatuko da ingurune sozioekonomikoarekin eta bere eragileekin.
Erronka berrien artean, ezinbestekoa da egokitzapena LHko lege berriari, modulu berriak eskatzen dituena, batzuk hautazko eran. Prestakuntza praktikoagoa, malguagoa eta lan-merkatuaren errealitatera hobeto egokitzeko apustua.
Baita ere indartuko da Campus Zulaibarreko elementu giltzarrietako bat, enpresek dinamizazio sozioekonomikorako erakargunearen zerbitzuak eta aholkularitza pertsonalizatua izango baitute beraien esku. Testuinguru honetan, ezinbestekoa izango da Errota Fundazioaren lana, Arratiako promozio sozioekonomikorako agentzia.
TKgune
Berrikuntza ahaztu barik, halabeharrezkoa hezkuntza sistema hobetzen jarraitzeko. TKgunerekin dugun elkarlanak aukera emango digu ikerketan segitzeko eta LH ikastegien eta enpresen arteko ezagutza trukaketan sakontzeko. Industriak, enpresa ehunak eta gizarteak aurrea egiten dute eta Zulaibarrek horri ekarpena egiten jarraitzen du.