EmoziONA proiektua: osasun mentala eta ongizatea Lanbide Heziketan
Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastetxeak 2025–2026 ikasturtean EmoziONA proiektuan aktiboki parte hartuko du, Tknikaren babesarekin garatutako ekimen berritzailean. Proiektu hau beste hiru zentrorekin batera elkarlanean gauzatuko da, CIPFP Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola, CIPFP Harrobia LHIPI, CIFP Aretxabaleta Lanbide Eskola LHII, Lanbide Heziketan osasun emozionalaren sustapena eta krisi emozionalen prebentzioa modu koordinatuan lantzeko.
Proiektuaren helburu nagusia Lanbide Heziketako testuinguruan osasun mentala, ongizate emozionala eta autorregulazio emozionala lantzeko estrategia integral bat ezartzea da. Horretarako, bi ildo nagusi garatuko dira: alde batetik, lasaitasuna, autorregulazioa eta barne-oreka sustatzeko ingurune multisentsorialak erabiliko dira. Bestetik, Gorputz Kontzientziaren Teknikaren bidez arnasketa, jarrera eta mugimendua modu kontzientean lantzea bultzatuko da, ikasleek emozioak identifikatu eta modu osasuntsuan kudeatzeko gaitasuna indartuz.
Proiektuak 2026ko ekainaren 30era arte iraungo du, eta zenbait ekintza zehatz garatuko dira tarte horretan: egoera emozionalak identifikatzeko protokoloak, saio pilotuen inplementazioa, irakasleen prestakuntza berezia, ohitura osasungarrien inguruko kanpainak eta ebaluazio tresnen erabilera sistematikoa.
EmoziONA proiektuak bertan parte hartzen duten ikastetxeen arteko lankidetza pedagogikoa indartzen du eta Lanbide Heziketa inklusiboago eta osasungarriago baten aldeko urrats garrantzitsua da, kalitatezko hezkuntzan eta komunitatearen ongizatean sakonduz.