Zulaibarrek bere ateak irekiko ditu martxoaren 25ean
Martxoaren 25ean, 18:00etan, Zulaibarrek ate irekien jardunaldia egingo du, familiek eta interesa duten ikasleek ikastetxean ematen diren heziketa-zikloen hezkuntza-eskaintza, instalazioak eta metodologia zuzenean ezagutzeko aukera izan dezaten.
Jardunaldian zehar, Zulaibarreko lantaldeak informazio zehatza emango du Lanbide Heziketako modalitate desberdinei, ibilbide posibleei eta lanbide irteerei buruz. Zalantza guztiak modu pertsonalizatuan argitu ahal izango dira ere.
Ate irekietara hurbildu nahi dutenek esteka honen bitartez eman dezakete izena, formularioa betez.