Zulaibarrek  EmoziONA proiektuarekin ongizate emozionala bultzatzen du

Zulaibarrek  EmoziONA proiektuarekin ongizate emozionala bultzatzen du

EmoziONA proiektuari hasiera eman dio Zulaibarrek. Tknikaren ekimena da EmoziONA, eta ikasleen eta irakasleen ongizate emozionalean jartzen du arreta, hezkuntza-ingurunean gaitasun emozionalak garatzea sustatuz.

EmoziONA proiektua Lanbide Heziketako beste hiru zentrorekin lankidetzan garatuko da —CIPFP Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola, CIPFP Harrobia LHIPI eta CIFP Aretxabaleta Lanbide Eskola LHII—, Lanbide Heziketan osasun emozionalaren sustapena eta krisi emozionalen prebentzioa modu koordinatuan lantzeko helburuarekin.

Lehen saio honetan, Oinarrizko Lanbide Heziketako hainbat taldek emozioen identifikazioa, ulermena eta kudeaketa lantzeko jarduera praktikoetan parte hartu dute. Dinamika parte-hartzaile eta hurbilekoen bidez, ikasleek egoera desberdinetan nola sentitzen diren hausnartu, eguneroko erronkei aurre egiteko estrategiak ikasi eta enpatia, komunikazioa eta autoerregulazio emozionala bezalako trebetasunak indartzeko aukera izan dute.

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar