Robotika irisgarria: robotak kontrolatzen ditugu ahotsarekin eta zeinu-hizkuntzarekin
Robotika, Adimen Artifiziala eta Inklusioa uztartzen dituen proiektu berritzaile baten lehen urratsak eman ditugu. Robot industrial bat ahotsarekin edo zeinu-hizkuntzaren bidez bakarrik kontrolatzeko lanean ari gara. Horrekin robotika pertsona guztientzat eskuragarri izatea lortu nahi dugu: ahots eta keinu/zeinu hizkuntza bidezko roboten kontrola, robot-marka desberdinekiko bateragarritasuna (VDA 5050 estandarra), IA eredu inklusiboak eta genero-joerarik gabekoak eta kode irekia ikaskuntza hori guztia ikasgeletara eta ETEetara transferitzeko.
Somorrostro Heziketa Zentroko eta Durangoko Maristak zentroko taldeekin lanean gabiltza.
Adi egon gure sareei, barri asko egongo dira eta!


