Arratiako Enplegu Azoka, aukera bikaina

Arratiako Enplegu Azoka, aukera bikaina

Enpresak eta balizko langileak lotzeko topaketak eskualdea indartzeko helburua du

Datorren azaroaren 29an, 09:30etatik 13:30etara, Arratiako bigarren Enplegu Azoka egingo da Campus Zulaibarren, enpresentzako eta balizko langileentzako topagune paregabea. Interesa duten pertsonek beren CVak eraman ahal izango dituzte enpresei emateko, eta haien ordezkariekin beraien funtzionamendu ereduei buruz hitz egin ahal izango dute.


Arratiak talentu gaztea du, eta bertan geratzea eta eskualdeari ekarpena egitea da helburua, interesa duten pertsonei etorkizun profesional ona eskain diezaieketen enpresak baititu eskualdeak. Aurreko edizioa oso arrakastatsua izan zen, enpresek erakartze lan ona egin ahal izan zuten eta lan aukerak sortu ziren bertaratutako askorentzat. Zulaibarreko zuzendari Xabier Aldamak adierazi zuenez, “guretzat beti izan da helburua enpresa mundua eskolaren beste parte bat izatea, normaltasun osoz”.

Izen-emateak enpresentzat

Arratiako enpresa bat bazara eta oraindik stand-a erreserbatuta ez baduzu, esteka honetan eman dezakezu izena: https://docs.google.com/forms/d/1OFVbgGvuA_dg-3Sfj4Ha927eHTHRM8GxmSYbHtRAZlY/viewform?edit_requested=true.

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar