Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegiak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren “Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik” izeneko ekitaldi ibiltarian parte hartu du abenduaren 13an

Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegiak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren “Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik” izeneko ekitaldi ibiltarian parte hartu du abenduaren 13an

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren “Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik” izeneko ekitaldi ibiltariek trafiko-istripuak prebenitzeko helburua daukate eta Euskadiko ikastetxe ez unibertsitarioetako gazteei zuzenduta daude. Jaurlaritzako kanpaina honetan, 15 eta 20 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte.

Ekitaldian hiru lagunen zuzeneko testigantzak entzuteko aukera egon da: Aitor de Velasco ertzainak, Lander San Anton suhiltzaileak eta Alaitz Arbillak, trafiko istripu baten ondorioz bizkarrezur-muineko lesioa duen neskak, hartu dute parte ekitaldian. Bestalde, ekitaldian zehar testigantza gehiagoren bideoak ikusteko aukera egon da: larrialdietan lan egiten duen medikua, trafiko-istripuek utzitako biktimak, ertzaintza… Lehenengo pertsonan kontatutako testigantza horien bitartez gazteen barnea mugitzea lortzen da; bizipen horiek oso hunkigarriak izaten dira eta gazteengan inpaktu handia edukitzen dute.

Orain arte, Araba, Bizkaia de Gipuzkoako 60 udalerritan egon da programa eta dagoeneko 158 saio burutu dira, horietan 170 ikastetxe ezberdinek hartu dutelarik parte. Orotara, 35.000 ikusletik gora eduki ditu “Don’t be Dummy” programak eta 101 lekuko ausartu dira beraien esperientzia pertsonala kontatzera. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu “Don’t be Dummy” web orrian. Jarraian, “Don’t be Dummy” ekitaldien laburpen bideo bat uzten dizuegu: https://youtu.be/Mhk_BCM4Mk0

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar