Athletic Clubek eta Zulaibarrek lankidetza hitzarmena sinatu dute

Athletic Clubek eta Zulaibarrek lankidetza hitzarmena sinatu dute

Jokalariek bateragarri egin ahal izango dituzte beraien kirol jarduera eta Lanbide Heziketako ibilbidea

Athletic Clubek eta Zulaibar Lanbide Ikastegiak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, klubeko jokalariak ikastegian  matrikulatzea errazteko. Horrela, prestakuntza-plana kirol jardueraren baldintzetara egokitzea erraztuko duen lan-ildo bat ezarri dute.

Sergio Navarrok, Lezamako zuzendariak, Bilbao Athletic eta Baskoniako futbolarientzat “arratsaldeko prestakuntza sare moldagarri bat” eraikitzeko beharra azpimarratu du. Era berean, klubak egin duen apustua aipatu du, beraien kirol ibilbidean edozein gorabehera alde batera utzita, harrobiko jokalariak bizitza “bideratu eta garatuarekin” atera daitezen.


Zulaibarren hazkundean beste urrats bat

Zulaibar Lanbide Ikastegiak lankidetza hitzarmen hau ospatzen du, gure hezkuntza proiektuak aurrera egiten jarraitzen duela eta pertsonen garapenerako lehen mailako erakundeen konfiantza duela erakutsiz. Horrela, Campus Zulaibar berria Bizkaiko errealitate sozioekonomikoan ezinbesteko trakzio-elementu bezala berretsi da.

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar