Campus Zulaibarrek apirilaren 26an irekiko ditu ateak
Lanbide Heziketako aurrematrikula epea maiatzaren 8tik 26ra izango da
Apirilaren 26an, asteazkena, irekiko ditu ateak Campus Zulaibarrek, ikasleek instalazioak eta interesgarri deritzoten graduak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten. Bertaratzen diren pertsonek gradu hauetako informazio zehatza jaso ahal izango dute:
Goi mailako graduak:
• Web aplikazioen garapena
• Automatizazioa eta robotika industriala
• Gizarteratzea
• Fabrikazio mekanikoko diseinua
• Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa
Erdi mailako graduak:
• Mekanizazioa
• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta
• Instalazio elektrikoak eta automatikoak
Oinarrizko zikloak:
• Instalazio elektrikoak eta mekanikoak
• Metalezko elementuen fabrikazioa
Aurrematrikula prozesua maiatzaren 8tik 26ra izango da. Prozesuan edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan Zulaibarko taldearekin.