Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria (LOE)
Prestakuntza-plana
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Profesional honek metalak transformatzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek makineria eta tresneria mekanikoak, material eta tresneria elektriko, elektroniko eta optikoak, eta industria-sektoreari dagokion garraio-materiala eraikitzeko azpisektoreen barruan daude.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita. 

Ikasketaren iraupena
- 2000 ordu
 
Sartzeko baldintzak:
- Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duzunean, sar zaitezke goi-mailako ziklo batera:
 - Zuzeneko sarbidea:
 - Batxilergoko titulua edukitzea.
 - Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
 - Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
 - Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
 - Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea.