Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria (LOE)
Prestakuntza-plana
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Delineatzaile proiektugilea.
• Ordenagailuz lagundutako diseinuko (CAD) teknikaria.
• Produktuen garapeneko teknikaria.
• Matrizeen garapeneko teknikaria.
• Lanabesen garapeneko teknikaria.
• Moldeen garapeneko teknikaria.
• Produktuak eta moldeak garatzeko teknikaria.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Ikasketaren iraupena
- 2000 ordu
Sartzeko baldintzak:
- Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duzunean, sar zaitezke goi-mailako ziklo batera:
- Zuzeneko sarbidea:
- Erdi mailako zikloa tituloa edukitzea. Batxilergoko titulua edukitzea.
- Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
- Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
- Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
- Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea.