Lan munduan Euskaraz bizitzeko 12 arrazoi proiektua
Arratiako udal, Bizkaiko Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzaren elkarlanarekin 2018 eta 2019an LAN MUNDUAN EUSKARAZ BIZITZEKO 12 ARRAZOI proiektua martxan jarriko du ERROTAK, Arratiako lan munduan euskararen garapenaren diagnostikoak egiteko eskualdeko enpresatan. Azaroak 30ean Zulaibarren egitasmoaren aurkezpen ofiziala ospatu genuen, proiektua babesten duten erakundeen eskutik. Bertara, eskualdeko enpresak ere hurbildu ziren egitasmoaren berri jakiteko. 2018ko urtarrila-otsaila bitartean, lanean hasiko gara.
Eskerrik asko bertaratutako guztioi