Ilusioz beteriko ikasturtea hasi da Zulaibar Lanbide Ikastegian

Ilusioz beteriko ikasturtea hasi da Zulaibar Lanbide Ikastegian

Campus Zulaibar berria eta Automatizazio eta Robotika Industrialeko gradu berritzailea, ikasturteko berritasunen artean.

Zulaibar Lanbide Ikastegiak ilusioz beteriko ziklo berri bati ekingo dio 2022/2023 ikasturtean. Lanbide Heziketako ikastegia Campus Zulaibarren aroan murgildu da, dinamizazio sozioekonomikorako polo hau erreferentzia bihurtuko da Arratian eta oihartzuna izango du ikasleen prestakuntzan. Gainera, ikastegiak Automatizazio eta Robotika Industrialeko graduari hasiera emango dio, industria 4.0ko eskakizunekin lerrokatuz.

Campus Zulaibarreko lanak ezarritako dataren arabera doaz aurrera eta, izan ere, proiektua abian da jada. Ikasleentzak instalazio hobeak izateaz gain, inguruko enpresek ekipamendu berriak erabiltzeko aukera izango dute. Errota Fundazioak ere, eskualdeko sustapen sozioekonomikoan funtsezko aktiboa denak, Campusean ezarri du egoitza.

Orainerako eta etorkizunerako apustua

4.0 industriak roboten erabilpena finkatu du lan asko automatizatzeko. Horregatik da ezinbestekoa haren funtzionamenduaren ezagutza sakona duten profesionalak izatea.
Premisa horrekin, Zulaibarrek Automatizazio eta Robotika Industrialeko gradua sartzearen aldeko apustua egin du, hezkuntza ibilbide abangoardista hau onuragarria izango baita ikasleentzat zein enpresa sarearentzat.

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar