Lan eskaintza
Produktu-ingeniaria BATZ Groupen
Eskaintzaren deskribapena
Produktu ingeniaria
Product Managerraren arabera, ardura hauek hartuko ditu:
– Produktua garatzea, bezeroaren zehaztapenak eta karga koadernoak betetzen direla ziurtatuz, proiektuen errentagarritasuna zainduz eta epeak lortuz.
– Produktuaren kudeaketa, bai barruan bai bezeroaren aurrean esleitutako proiektuei dagokienez.
– Bezeroaren aurrean eskaintzak eta defentsa teknikoak egitea
– Soluzioak edo hobekuntza teknikoak bilatzen lan egitea serieko bizitzan zehar, bai eta produktuaren bizi zikloan ere.
Baldintzak
• Ingeniaritza mailako prestakuntza, espezialitate mekanikoa eta/edo elektronikoa baloratuz.
• Gutxienez 1-2 urteko esperientzia industria sektorean (ahal dela automobilgintzan) antzeko postuetan (produktuaren garapena).
• Fabrikazio teknologiak ezagutzea: injekzioa, estanpazioa, soldadura, etab.
• Bezeroarekiko orientazio argia, bai eta kudeatzeko, negoziatzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna ere.
• Ingelesa eta alemana goi mailan menderatzea.
• Bidaiatzeko prest egotea.
Bidali zure CV-a enpresa@zulaibar.net helbidera.