Zulaibar Ikastegiak Arratiako ikasleak jaso ditu ate irekietako jardunaldian

Zulaibar Ikastegiak Arratiako ikasleak jaso ditu ate irekietako jardunaldian

Aurten ere Zulaibar Ikategiak ate irekietako jardunaldiak antolatu ditu prestakuntza-eskaintzei buruzko informazioa zabaltzeko, ikastegia ezagutzera emateko eta bere zerbitzuak etorkizuneko profesionalei hurbiltzeko. Apirilaren 20an eta 21ean, inguruko ikastetxeetako DBHko eta Batxilergoko ikasleen txanda izan zen, eta ikasturte berriari begira dituzten interesak agertu zituzten.

Ikastegian ematen diren titulazioen aurkezpenarekin batera, instalazio berrien bisita gidatua egin zen. Asier Merino O.L.H-ko koordinatzaileak azaldu duenez, tailer guztiak ikusi dituzte bertako dinamikak probatzeko. “Hurrengo urtean eskainiko dogun ziklo berrie be aurkeztu jakie, Aplikazio Weben Garapena euskaraz, robotak martxan ipinteko”.

Gogoratzen dizuegu aurrematrikulazio epea zabalik dagoela maiatzaren 26ra arte. Edozein kontsulta egiteko, ikastetxera jo dezakezu 946739116 / 688763360 edo orientazioa@zulaibar.org.

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar