Zulaibar Lanbide Ikastegiko sortzaileak omenduz

Zulaibar Lanbide Ikastegiko sortzaileak omenduz

Zulaibar Lanbide Ikastegiak gorazarrezko plaka barri bat izango dau sarreran gaurtik aurrera: Eskolako sortzaileen omenezkoa.

Plaka xume honen bitartez, bertako sortzaileak gomutatu gura doguz, hain bitarteko gitxigaz eta hain garai arazotsu eta gaitzetan lan garrantzitsua aurrera eroan ebelako.

Orduko garaietan aitzindariak izan zirala esan geinke, batez be, hainbat gazteren etorkizuna ikusteko izan eben moduagaitik, Arratiako haranaren industrializazioa egin eitekeela sinistu ebelako eta teknikari onak prestatzeko Lanbide Heziketa behar-beharrezkoa zala aurreikusi ebelako.

Eta guk, geure aldetik, omenalditxo bat eskeini gura deutsegu danori egindako lan eskergagaitik eta Eskola honetako lehen oinarri sendoak jartzeagaitik, argi dago, ez zala alferrikako lana izan. Gaur egun Zulaibar Lanbide Ikastegiak, 60 urte baino gehiago lanean jardun ondoren, eskualde hobeago baten itxaropen diran ehundaka gazte biltzen ditu.

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar