Zulaibarko taldea, martxan
Zuzendaritza-taldeak, klaustroak eta langileek egunak daramatzate datorren ikastaroa prestatzen
2024/2025 ikasturtearen hasiera hurbiltzen ari da, eta Zulaibar Lanbide Ikastegiko lantaldea abian da hamar gradutan aurre egin beharreko hezkuntza erronkak prestatzeko. Lan dinamika ikastegiaren ibilbide zabalean errotuta dago, baina betiere berritzen jarraitzeko eta enpresen errealitatera egokitzeko ilusioarekin, hori baita Zeanurin kokatutako ikasteko proiektuaren funtsezko gakoetako bat.
Campus Zulaibarrek oinarria izaten jarraituko du, ikasteko, esperimentatzeko eta ekiteko testuingururik onena, baina beti oin batekin enpresetan; batez ere, prestakuntza dualaren bidez, ikasleek aldi berean ikasi eta landu ahal izango baitute proposamen hibrido honen bitartez, arrakastatsua dela erakutsi duena. Era berean, inguruko erakundeak bisitatuko dira, hezkuntza-interes handikoak; izan ere, ikasleak laneko errealitatetik gertu sentitu behar dira, benetako eta berehalako urratsa baita.
Ekintzailetza
Ikasturte honetako helburu nagusietako bat da Zulaibarko ikasleek eta ikasle ohiek Campus Zulaibarreko instalazio bikainak baliatzea beraien proiektuei ekiteko. Ikastegiko profesionalen eta Errota Fundazioko lantaldearen aholkularitzaz gain, coworking-gela bat ere badute, beraien proposamena plazaratzeko: hausnartuz, proban jarriz eskualdeko errealitatearekin alderatuz. Ekintzailetza-ideia bat izanez gero, jar zaitez harremanetan Errota Fundazioko taldearekin, coworking gelarako sarbidea kudeatzeko:
Kizkitza/Ander:
688 854 543/688 766 427. kaurrekoetxea@errota.eus/aarakistain@errota.eus