Zulaibarko ikasle batek praktikak egingo ditu Portugalen, Erasmus+ programaren barruan
Zulaibarko ikasleek prestakuntza aukerak jasotzen jarraitzen dute nazioarteko esperientzien bitartez. Oraingoan, Oihan Gomez Oinarrizko LHko ikasleak Erasmus+ programako mugikortasun batean parte hartuko du, eta horri esker, praktikak egin ahal izango ditu Caminhako (Portugal) enpresa batean, hiru astez.
Egonaldi hau aukera bat da ikasleen prestakuntza akademikoa Europako lanbide-ingurune batean osatzeko, eta lagungarria izango da gaitasun teknikoak eta pertsonalak garatzeko baita beste kultura eta lan-modu batzuk ezagutzeko.
Aldi horretan, ikasleak Leire Etxebarria irakaslea izango du lagun, mugikortasunaren arduradun gisa, esperientzia behar bezala garatzeko beharrezko jarraipena eta laguntza bermatzeko.
Zulaibarren nazioartekotzearen aldeko apustua egiten dugu, ikasleak prestatzeko funtsezko elementu gisa, eta haien enplegagarritasuna eta hazkunde pertsonala hobetzen laguntzen duten aukerak eskaintzen ditugu.