Belaunaldien arteko proiektua, oroitzapenak eta emozioak pizteko

Belaunaldien arteko proiektua, oroitzapenak eta emozioak pizteko

Azken hilabeteotan, Zulaibar gure eskolan gela multisentsorialean garatutako programa berezi bat aurrera eraman dugu, Otxandioko Adinekoen Egoitzan bizi diren pertsona nagusiei zuzendua.
Proiektu hau ULMAren finantzaketari esker gauzatu ahal izan da, herriko ongizatearekin eta garapen sozialarekin konprometituta dagoen kooperatibaren laguntzari esker.
Saio hauetan zehar, hainbat estimulu sentsorial erabiliz (ikusmenekoak, entzumenekoak, ukimenekoak, dastamenekoak eta usaimenekoak), oroitzapenen lanketa egin da, parte-hartzaileen bizipenak, emozioak eta esperientzia esanguratsuak berpiztuz.
Jarduera hauek lasaitasun eta ongizate uneak sortu dituzte, parte-hartzaileen bizi-kalitatea hobetzen lagunduz eta belaunaldien arteko harremanak sustatuz. Esperientzia aberasgarria izan da bai egoitzako erabiltzaileentzat bai proiektuan parte hartu duen ikasleriarenzat.
Eskerrik beroenak Otxandioko Adinekoen Egoitzari, erakutsitako harreragatik eta lankidetzagatik, eta ULMAri, ekimen hau posible egiteagatik.
Estimulu txikiek oroitzapen handiak pizten dituzte.

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar