Aurrematrikula Zulaibarren maiatzaren 6tik 24ra

Aurrematrikula Zulaibarren maiatzaren 6tik 24ra

Euskadiko Lanbide Heziketako aurrematrikulazio-aldi arrunta maiatzean egingo da

Laster iritsiko da Euskadiko Lanbide Heziketako aurrematrikula-aldia. Hezkuntza ibilbide hau hasteko interesa duten pertsona guztiek maiatzaren 6tik 24ra egin ahal izango dituzte inskripzioak, ezarritako epe arruntan. Halaber, nola ez, Zulaibar Lanbide Ikastegian, Web Aplikazioen Garapeneko goi-mailako gradua txertatu duena bere prestakuntza eskaintzan.

Zulaibarrek eskaintzen dituen hamar graduetako batean izena eman nahi duten guztiek informazioa eskatu ahal izango dute orientazioa@zulaibar.net helbide elektronikoan edo 946 73 91 16 telefonora deitu. Campus Zulaibarreko instalazioak bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izango dute, laster antolatuko ditugun ate irekien jardunaldietan.

Tradizioa eta etorkizuna

Zulaibar Lanbide Ikastegiak ia hirurogeita hamar urte daramatza Lanbide Heziketaren arloan profesional onenak prestatzen. Denboran zehar eskuratutako ezagutzak eta beti ikastegiaren ezaugarri izan den bokazio berritzaileak bat egiten dute proiektu fidagarri honetan.

Gainera, Campus Zulaibarren sorrerak, erakarpen sozioekonomikoko gunea, ikasleak beraien hezkuntzan askoz haratago joatea eragiten du, oso gertu egongo baitira enpresetatik, beren proiektuak Campusean garatzen dituztak, eta talentu ekosistema honetan sortzen diren ekintzailetza aukeretatik.

Berrikuntza esparru horretan, prestakuntza-eskaintzari Web Aplikazioen Garapeneko goi-mailako gradua gehituko diogu, aukera profesional honetan langileen eskaera handia baitago.

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar