Campus Zulaibar: talentua eta berrikuntza Arratiara erakartzeko apustua

Campus Zulaibar: talentua eta berrikuntza Arratiara erakartzeko apustua

Gune berriak zerbitzua eskainiko die Arratiako enpresei eta Zulaibarko prestakuntza eskaintza handituko du

Arratiako haranak dinamizazio sozioekonomikorako erakargune berria izango du datorren ikasturtetik aurrera Zulaibar Lanbide Ikastegiko instalazioetan, Zeanurin. Eskualdearen lan eta enpresa sustapena eta eskaintza, LHko ziklo berrien hezkuntza eskaintza eta ekintzailetza eta nazioartekotzea biderkatuko ditu, eta berrikuntza eta heziketa eskaintza aukera berriak emango dizkie Arratiako enpresei.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Zulaibar ikastegiak berak finantzatutako Campus Zulaibar deitutako proiektuak 5,3 millioi euroko aurrekontua du eta Zulaibarko egungo instalazioetan kokatuko da, frontoia eta aparkalekua kokatuta dauden aldameneko guneak erabiliz. Guztira, Campus Zulaibarrek 3.500 metro karratuko lursaila hartuko du.

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak, Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak, Joseba Segura Bilboko gotzainak, Xabier Aldama Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegiko zuzendariak eta Iratxe Goikoetxea Errota Fundazioko koordinatzaileak aurkeztu dute proiektua. Proiektuaren obrak hasi dira eta, aurreikuspenen arabera, 2022-2023 ikasturtearen hasieran jarriko da abian.

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar