Lanbide Heziketa Duala: funtzionatzen duen formatu hibridoa

Lanbide Heziketa Duala: funtzionatzen duen formatu hibridoa

Zulaibarrek ikasketak eta lan-esperientziak uztartzeko aukera eskaintzen die ikasleei, LH Dualaren bidez

Lanbide Heziketa Duala, laneko esperientziak eta LHko ikasketak bateragarri egiteko aukera ematen duen eredua, aukera handia da azken urteotan lan egiteari utzi gabe prestakuntza jaso nahi duten pertsona askorentzat. Programak alternantzia erregimena ezartzen du ikastegiaren eta enpresaren artean.

LH Dualaren helburu nagusia da ikasleak ahalik eta gehien hurbiltzea ikasketak amaitu ondoren aurkituko duten lan esperientziara. Laneratzea ere errazten du. Euskadin, ikasleen % 70 programa amaitu eta hurrengo egunean kontratatzen dituzte, eta parte hartzen duten enpresen % 90 prest egongo lirateke LH Dualeko ikasle berriak kontratatzeko.

Halaber, harreman sare sendoagoa sortzen du ikastegien eta enpresen artean, adibidez, lankidetza hitzarmenekin. Gainera, ikasleek beren ikaskuntza indartuta ikusten dute; izan ere, ikasgelan ikasitakoa lan testuinguru batean praktikan jartzeaz gain, lan-merkatuan ondo sartzeko beharrezkoak diren gaitasun pertsonalak eta sozialak eskuratzen dituzte.

 

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar