Mekanizazioko teknikaria (LOE)
Prestakuntza-plana
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Profesional honek metalak transformatzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek makineria eta tresneria mekanikoak, material eta tresneria elektriko, elektroniko eta optikoak, eta industria-sektoreari dagokion garraio-materiala eraikitzeko azpisektoreen barruan daude.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba prestatzearekin eta egitearekin.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Ikasketaren iraupena
- 2000 ordu
Sartzeko baldintzak:
- Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duzunean, sar zaitezke erdi-mailako ziklo batera:
- Zuzeneko sarbidea:
- Oinarrizko Lanbide Heziketa tituloa edukitzea. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
- Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
- Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana.