ETHAZI metodologia: ikaskuntza erronkak, Lanbide Heziketan hobeto eta gehiago ikasteko modua

ETHAZI metodologia: ikaskuntza erronkak, Lanbide Heziketan hobeto eta gehiago ikasteko modua

Zulaibarrek metodo hau sendotu du haren hezkuntza proiektuan

Zulaibar Lanbide Ikastegiak ETHAZI hezkuntza metodoa osorik garatzen du, erronketan oinarritutako metodologia berria, non ikasleek, lortu behar dituzten gaitasun teknikoez gain, zeharkako beste konpetentzia batzuk lortzen dituzten, euren lan etorkizunari dagokionez (talde lana, komunikazioa, inplikazioa, ekimena, erantzukizuna…).

Metodologia erronketan oinarrituta dago, eta, horren bidez, ikasleak, irakasleak eta enpresak inplikatu nahi dira, alde guztiek etekina atera dezaten. Ikasleek maila handiagoa lortzen dute oinarrizko gaitasunetan zein gaitasun teknologiko eta zeharkakoetan (talde lana, komunikazioa, inplikazioa, ekimena, erantzukizuna…). Ikaskuntza prozesuan protagonismo handiagoa hartzeaz gain.

Irakasleek irakaskuntza, ebaluazio  eta feedback metodologia berriak ezagutzen dituzte, euren rolean aldaketa bat lortzen dute, eta horrek gogobetetze-maila handiagoa ematen dio irakasleari, eta egiaztatzen dute aldaketa metodologiko horiek prestakuntza hobea dakartela ikasleengan. Enpresek, bestalde, zeharkako konpetentzietan prestakuntza handiagoa duten eta sormen/barne-ekintzailetzako zereginetan parte hartzeko prestutasun handiagoa duten pertsonak izateko dituzten eskaerak eta premiak asetuta ikusten dituzte.

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar