Ate Irekien Jardunaldia Zulaibar Lanbide Ikastegian
Maiatzaren 11n Zulaibarrek ateak irekiko ditu bere hezkuntza proiektua ezagutzera emateko
Instalazioak bisitatzeak hezkuntza proiektuak sakonago ezagutzea ahalbidetzen du. Zulaibar Lanbide Ikastegiak ate irekien jardunaldia eskainiko du maiatzaren 11n 18:00etan. Bertaratzeko interesa duten pertsonek hurrengo formularioaren bitartez eman dezakete izena: https://forms.office.com/Pages/ResponsePage.aspx?id=XlvhtNioa0mjUiDR7S0G3tbNiylGj2BAn6q0do-mqSBUQ1JCM1JGRU1XTVkzVDRRN1ZSVTJDWDlUQyQlQCN0PWcu
Zulaibar Lanbide Ikastegia aldaketa eta hobekuntza une batean dago. Campus Zulaibar proiektuak ikastegiaren hezkuntza eskaintza bultzatuko du, inguruko enpresa eta agente sozio-ekonomikoekin duen harremana indartzeaz gain. Ikasle berriak sendotze prozesuaren ezinbesteko parte dira.
Topaketa unea
Ate irekietako jardunaldiek hezkuntza proiektuaren ezaugarriak eta bertuteak bertatik-bertara ezagutzeko aukera ematen dute. Ingurunera ohitzeko eta ikaskuntza prozesua zuzenduko duten profesionalekin elkar eragiteko aukera dira.