Ikasturteko lehen hiruhileko aktiboa Campus Zulaibarren

Ikasturteko lehen hiruhileko aktiboa Campus Zulaibarren

Erakarpen sozioekonomikorako guneak hainbat ekitaldi hartu ditu

Ikasturtea indartsu hasi da Campus Zulaibarren, erakarpen sozioekonomikoko guneak Arratiako ingurua dinamizatu duten era askotako ekitaldi ugari erakarri ditu. “Arratia Prest!” ekintzailetzaren astea, Arratiako Enplegu Azoka, EusGara ekitaldia, BATZ bezalako enpresen hitzaldiak… Horiek dira lehen hiruhileko honetan egin diren topaketen adibide batzuk.

Asmoa da enpresek, erakundeek eta, batez ere, arratiarrek, oro har, Campusa baliatzea beraien jarduerak garatzeko, topatzeko, ekintza berriak bultzatzeko edo ekintzailetza-ideiak inkubatzeko. Zulaibar Ikastegiaren eta Errota Fundazioaren bulegoen egoitza izateaz gain, Campusa eskualdeko beharrei eta aukerei irekitako gune gisa dago pentsatuta.

Ekintzailetza

Nabarmentzekoa da Campus Zulaibarrek duen coworking-gunea. Errota Fundazioaren bulegoetan dago, eta ingurune modernoa eskaintzen die ekin nahi duten pertsonei. Eskatzaileak bi urtez erabili ahal izango du hileko prezio txiki baten truke. Informazio gehiago errota.eus-en.

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar