Jendetza bildu da Arratiako Enplegu Azokan

Jendetza bildu da Arratiako Enplegu Azokan


Zulaibar eta Errota Fundazioak antolatutako ekitaldiak enpresak eta enplegu-eskatzaileak hurbiltzen ditu

Campus Zulaibarren egindako Arratiako bigarren Enplegu Azokak jendetza bildu zuen. Enplegu-eskatzaileen, ikasleen, enpresen eta eskualdeko eta lurraldeko beste eragile batzuen artean, elkarrenganako interes-giroa eta aukera berriak sortu ziren. Ekimena Zulaibar Lanbide Ikastegiak eta Errota Fundazioak antolatu dute.

“Guretzat aberasgarria da inguruko enpresak hemen egotea, ikasleak ezagutzea eta aukerak eskaintzea. Ikaslearen motibazioa ere areagotu egiten da, aukerak hemen sortzen direlako eta elkarrizketak egitera ohitzen direlako. Guretzat funtsezkoa da “, zioen Eneko Iriondo Zulaibarko irakasle eta enpresekiko harremanetarako arduradunak.

Ander Arakistain Errota Fundazioko teknikariaren hitzetan: “Arratiako edozein enpresak du aukera Enplegu Azokara hurbiltzeko, mahaia jartzeko eta Zulaibarko ikasleak edo Arratiako edozein enplegu-eskatzaile ezagutzeko”.

Aurtengo edizioaren arrakastak eskualdeko ingurune profesionala dinamizatzeko beharra berresten die bi erakundeei, baita agenteak hurbilduko dituzten bitartekaritza-lanak egitearen komenigarritasuna ere. Arratiak talentua eta aukerak ditu horretarako.

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar