Lanbide Heziketako hamar ikasletik zazpik lana aurkitzen dute sei hilabete baino gutxiagoan

Lanbide Heziketako hamar ikasletik zazpik lana aurkitzen dute sei hilabete baino gutxiagoan

HETEL-en enplegagarritasun txostenak laneratze “datu bikainak” islatu ditu

Lanbide Heziketako ikasleen %72,5ek lana aurkitu zuten iaz ikasketak amaitu ondoren, aurreko ikasturtean baino sei puntu gehiago. Horrela islatu du HETEL Abantean Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeen Elkartearen enplegagarritasun informeak. Julen Elgeta HETEL-eko presidenteak “datu bikainak” direla nabarmendu du.

Dokumentuaren arabera, “zenbat eta kualifikazio handiagoa, orduan eta laneratze-tasa handiagoa” Goi mailako graduek eskaintzen baitute enplegagarritasun handiena, % 75,7. Halaber, oso maskulinizatuta dagoen prestakuntza-aukera da, ziklo guztietan (Oinarrizko LH, Erdi-mailakoa eta Goi-mailakoa) emakumeen batez bestekoa % 28 da, nahiz eta emakumeek %77,9ko laneratzea izan. Datuetan oinarriturik, HETEL-ek “dei” egin du emakumeek teknologiatik hurbilago dauden lanbide familien aldeko apustua egiteko.

Erantzuna eraldaketa ekonomikoari

Eraldaketa ekonomikoko prozesuak enplegu berriak sortzen ari dira eta Lanbide Heziketak rol giltzarria izango du 4.0 industria bezalako esparruetan. Lanbide Heziketako ikastegiak aintzat hartzen ari dira digitalizazioa, “edukiak, gaitasunak eta ikaskuntzak” paradigma aldaketara honetara bideratzeko.

 

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar