Zulaibarrek inguruko enpresak hornitzen dituzten ikerketa tailerren aldeko apustua egin du
3D eskanerra bezalako tresnek ikertzeko eta sareko enpresei ekarpenak egiteko aukera ematen diete irakasleei
Zulaibar Ikastegiko ereduak inguruko empresak hornitzen dituzten ikerketa prozesuen aldeko apustua egin du. Horren adibide da 3D eskanerren erabilera, hiru dimentsioko planoak eta ereduak sortzea ahalbidetzen duen berrikuntza teknologikoa.
“Tailerretan 4.0 industriarako teknikak garatzen ditugu, inprimatze aditiboa edo 3D inprimatzea adibidez, eta, batez ere, 3D eskanerra” azaldu du Gorka Goikoetxea enpresa harremanen arduradunak. “Enpresek planorik gabeko piezen edo pieza zaharren plano eta ereduak eskatzen dizkigute, eta eskanerraren bitartez sortzen ditugu” erantsi du.
Ekarpen horiez gain, Zulaibarreko irakasleek teknika berriak ikertzen dituzte Zeanuriko ikastegiaren irakaskuntza plan barritzaileari ekarpenak egiteko. Horrela, Zulaibarreko klaustro sarituak haren garapen eta prestakuntza prozesuarekin jarraituko du, ikasleei heziketarik onena eskaintzeko.