Martxan dira Robotikako eta Automatizazioko ekipamendu berriak

Martxan dira Robotikako eta Automatizazioko ekipamendu berriak

Zikloko ikasleek eskuragarri dituzte dagoeneko ikaskuntza praktikorako giltzarriak izango diren makinak

Ikusi hemen ekipamendu berriak martxan: https://youtu.be/QFMCuNM1zig

Martxan dira dagoneko Zulaibar Lanbide Ikastegiko Automatizazio eta Robotika zikloko ekipamendu berriak. Orain, ikasleen txanda da. Etorkizuneko lantegi hau programatu eta beraien nahietara antolatuko dute. Hezkuntza ibilbidearen ikaskuntza praktikoaren alderdi giltzarria izango dira.

Egungo industria sareak langile kualifikatuak behar ditu azken teknologiako ekipamendu robotikoa diseinatzeko, muntatzeko eta mantentzeko. 4.0 industriak arlo honekin lotutako profil espezifikoak eskatzen ditu: lantegiko taldeburua elektromekanikan, robot industrialen programatzailea, zirkuituen eta automatizazio industrialean integratutako sistemen diseinatzailea… Ikasleek, halaber, zikloaz harago prestakuntza garapenarekin jarraitzeko aukera dute, unibertsitateko graduetan baliozkotzeko aukerarekin. Etorkizunerako aukera bikaina.

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar