TKGUNE PROIEKTUA ZULAIBARREN

TKGUNE PROIEKTUA ZULAIBARREN

Gaur egungo Lanbide Heziketa Ikastegien panorama guztiz aldatuten dabil. Lanbide Heziketa eskolak, ikaslean garapen integrala bultzatuteaz gain, inguruko agente ezberdinen arteko kolaborazinoak bultzatan dauz, egoera sozioekonomikoaren garapenean bere kontribuzino txikia eginez. Honen harire, Lanbide Heziketako Sailburu Ordetzak hainbat programa ditu martxan, honen adibide garbietako bat Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegian garatzen dugun Tkgune proiektua aipa daiteke.

TKgune programa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako zentroak eta enpresa txiki eta ertainek arteko elkarlanaren bidez eratuten daurien ekosistema berritzailea da. Programa honek hainbat abantaila eta aukera eskaintzen dauz inguruko enpresa txiki eta ertainentzat, honik heziketa sistema osoagaz lotuz.

TKgune programak innobazioa eta ikerketa sustatzen dau, enpresek eta heziketa erakundeek elkarlanean erabilgarriak diren soluzioak garatuteko asmoz. Enpresa txiki eta ertainek berrikuntza-proiektuak eta ikerketa-lanak bideratzen ditu heziketa erakundeen laguntzeagaz. Proiektuok, eskolan, irakasleak garatuten dabez eta ondoren proiektu horren garapenean lortuten dan jakintza, ariketak, adibideak, materialak… ikasleengan isladatzen dire erronka forman, jakintzean transferentzia bat bermatuteko.

Lankidetza proiektu hauek dakartzan onurek bidirekzionalak iziten dire. Alde batetik enpresen arazoei irtenbidea ematen saiatuten gara, hauen bidea errazteko. Bestetik, ikasleak proiektu errealakaz lanean aritzeko aukera izaten daurie, egunean eguneko teknologia ezagututeko eta inguruko enpresakaz harreman estua mantenduteko. Harreman honek asko lagunduten deutso ikasleen lan munduko ateak zabalduteari, irakaslegoan formakuntza zientifiko-teknologikoa jasoteari eta inguruko enpresen lehiakortasune Arratiako gazteei esker hobetuteari.

Proiektu hauen artean prototipoen mekanizaziñoa, 3D bidezko inprimaketea material  metaliko/plastikoan, fabrikazio prozesuen hobetutea, produktu barrien industrializasiñoa eta fabrikaziño prozesuen automatizasiñoa aipatuko ahalko litikez.

Beti be zulaibarretik inguruko enpresan garapenerako eta inguruko enpresei lagunduteko ateak zabalik dekoguz!!

Gorka Goikoetxea eta Eneko Iriondo

TKGUNE – ZULAIBAR arduradunak

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar