Bizkaia Orekan Sakonduz-en bilera egin da Campus Zulaibarren

Bizkaia Orekan Sakonduz-en bilera egin da Campus Zulaibarren

Zulaibarrek lurralde sustapeneko topaketa batean parte hartu du, erakundeetako eragileekin batera

Bizkaia Orekan Sakonduz programaren bilera egin da Campus Zulaibarren, Ekonomia Sustapeneko diputatu Ainara Basurko egiten ari den eskualde bisiten baitan. Bileran, orain arte egindako lanaren balantzea egin da eta programaren ildo estrategikoak errepasatu dira. Ainara Basurkoz gain, Cristina Mugica lurralde lehiakortasuneko eta kanpo sustapeneko zuzendaria, Arratiako 8 udalerrietako alkateak, Iratxe Goikoetxea Errotaren koordinatzailea eta gure zuzendaria, Xabier Aldama, izan dira bertan, enpresekiko harremanetarako gure arduraduna den Gorka Goikoetxearekin batera.

Zulaibar Lanbide Ikastegiko ordezkariek azken urteotan egin ditugun proiektuak azaltzeko aukera izan dute. Horrez gain, Campus Zulaibarrek dakarren talentua erakartzeko eta berritzeko proiektu berriaren garapenaz hitz egin dugu. Aukera ezin hobea sareko lana indartzeko eta lurralde orekaren aldeko apustua egiten jarraitzeko, Arratia bezalako eskualdeek aurrera egin dezaten.

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar