Zulaibar, enplegu-dinamizatzailea Arratian

Zulaibar, enplegu-dinamizatzailea Arratian

Bere lan akademikoaz gain, ikastegiak enpresak eta langile potentzialak harremanetan jartzen ditu


Zulaibar Lanbide Ikastegiak enplegua dinamizatzeko ekintzak egiten ditu Arratian, hezkuntza jardueraz gain. Ikastegiak langileak eta enpresak harremanetan jartzen ditu, eskualdea bultzatuko duen gizarte- eta lan-sare iraunkorra indartuko duten sinergia arinak sortzeko.


Interesdun orok enpresa@zulaibar.net helbide elektronikora bidal dezake bere CVa. Ikastegia arduratuko da hura mugitzeaz, enpresek helarazten dizkioten eskaeren arabera. Gainera, Zulaibarrek egoeraren arabera enpresek dituzten profilen beharren berri emango du. Adibidez, duela aste gutxi, zentroak jakinarazi zuen mekanizazioko eta elektrizitateko langileen behar berezi bat zegoela.

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar