Zulaibar, lan-merkaturako zubia
Zulaibar Lanbide Ikastegia funtsezko gizarte eragilea bihurtu da Arratiako eskualdean. Enpresek eta hezkuntza eskaintza osoa eta laneratze azkarra bilatzen duten gazteek gero eta gehiago eskatzen dute Lanbide Heziketa. Horregatik, ikastegiaren helburua argia da: kalitatezko prestakuntza bermatzea eta enplegagarritasuna bultzatzea.
Praktikan oinarritutako ikaskuntza sustatzeaz gain, ikasketak amaitu zituzten ikasleen laneratze-zifrek enplegagarritasun-tasa handia erakusten dute. Bitartekaritza-zerbitzuari esker, posible da curriculum vitaea ikastegian entregatzea, lanpostu berriei errazago heltzeko. Zentrora zuzenean iristen diren bakanteak web-orrian eta sare sozialetan ere argitaratzen dira, eta eskaintza horiek eskuratzeko, eskaera bidali behar da empresa@zulaibar.net posta elektronikora.