Zulaibarko bost ikaslek Erasmus beka eskuratu dute
Euskadiko Lanbide Heziketako ikastegiek berreskuratu dituzte atzerriko egonaldi akademikoak
Zulaibar Lanbide Ikastegiko bost ikaslek Erasmus+ beka jaso dute ikasturte honetan nazioarteko egonaldi akademikoak egiteko. Bi urtez bekaz normaltasunez gozatzea ezinezkoa izan ondoren, Euskadiko Lanbide Heziketako ikastegiek esperientzia hau eskainiko dute berriro.
Guztira, 117 euskal ikaslek izango dute praktikak egiteko aukera Europako bederatzi herrialdetako enpresetan. Julen Elgeta HETEL-eko presidenteak, “askotariko enpresak ikasle anitzentzat” direla adierazi du. Ikasle bakoitzera egokitutako prozesu pertsonalizatua dela ere nabarmendu du.
Apustu pedagogikoa
Zulaibarrek konfiantza du bere proposamen akademikoaren nazioartekotzean, ikasleei aukera eskaintza zabala ematen dielakoan. . Apustu hori berresten digute atzerriko hizkuntzaren ezagutzak garatzeko aukerak, sektoreko enpresa europar onenengandik ikasteak edo arlo pertsonalean aberastuko dituen esperientzia akademikoa bizitzeak.