Zulaibarrek Lanbide Heziketako orientazio zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen ditu

Zulaibarrek Lanbide Heziketako orientazio zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen ditu

Ikastegiak berariazko orientazio taldea du ikasleei ibilbide akademikoa aukeratzen laguntzeko

Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegiak orientazio pertsonalizatuko zerbitzuak eskaintzen dizkie Lanbide Heziketako graduak egin nahi dituzten pertsonei. Ikastegiak berariazko orientazio taldea du, ikasleei beren hautaketarekin asmatzen eta gizarteratze eta laneratze ona izaten laguntzeko.

Lanbide Heziketa gorantz doa, eta ikasle potentzialek informazio asko eskatzen dutenez, ezinbestekoa da hezkuntza komunitateak erantzunak ematea. Zulaibarrek harremanetarako bi bide eskaintzen ditu, ikastetxean bertan egin daitekeenaz gain: orientazioa@zulaibar.org helbide elektronikoa eta 688 76 33 60 telefono zenbakia.

Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko ikastegiak erdi eta goi mailako prestakuntza zikloak eta oinarrizko lanbide heziketa eskaintzen ditu. Hori guztia, ia zazpi hamarkada Lanbide Heziketako profesional onenak prestatzen daramatzan hezkuntza-proiektu finkatu batean.

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar