Aurrematrikula irekita Lanbide Heziketan

Aurrematrikula irekita Lanbide Heziketan

Maiatzaren 8tik 26ra, hezkuntza ibilbidean izena emateko aukera egongo da.


Lanbide Heziketako aurrematrikula epea hasi da. Maiatzaren 8tik 26ra, interesa duten ikasleek behin betiko matrikula aurretik eman ahal izango dute izena. Prozesua errazteko, Zulaibar Lanbide ikastegiak komunikazio bide hauek eskaintzen ditu: orientazioa@zulaibar.org helbide elektronikoa eta 946 73 91 16 telefono zenbakia.


Zulaibarrek Lanbide Heziketako hamar gradu eskaintzen ditu, Oinarrizko LHtik erdi eta goi mailetara. Hori guztia Campus Zulaibarren, Arratiako haranerako dinamizazio sozioekonomikoko gune berrian. Ikasleei abangoardiako ekipamendua eta instalazio ezin hobeak eskaintzeaz gain, enpresak hezkuntzaren egunerokora hurbiltzen ditu.

Etorkizunerako bidea
Lanbide Heziketa laneratze handiko bide bat da, eta aukera ematen die ikasleei lehen mailako prestakuntza jasotzeko eta graduaziotik hilabete gutxira lanean hasteko. Unibertsitateko graduen aurreko urratsa izateko aukera ere ematen du. Jarraian doan bideoan, Zulaibarko ikasle ohiek ikastegian izandako esperientzia eta ondorengo ibilbide profesionala eta akademikoa kontatzen dute:

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas).
Aceptar