Arratiako enpresa foroaren 2.en saioa ospatu da
Pasadan ostiralean, otsailaren 2an Igorreko Kultur Etxean, Arratiako enpresa foroaren bigarren saioa ospatu genuen. Bertan Arratiako enpresa batzuk, Zulaibar Lanbide ikastegia, BEAZ eta Errota Fundazioko teknikariak batu ginen,eskualdeko garapena helburu izanda, elkar ezagutzeko.
Bertaratutako enpresak hurrengoak izan ziren:
- Soka vertical
- Quick rent
- Alfe cutting
- Comecaran
- Industrias Bai
- Ormazabal
- Batz S. Coop.
- Batzenergy
- Hierros Sancho
- Ilunbe
Ekitaldiaren lehenego zatian, Errotaren ongi etorriaren ostean, enpresa bakoitzak bere aurkezpena egin zuen, bere produktu edo zerbitzuak azaldu zituen, bezeroak, hornitzaileak nortzuk eta non kokatzen diren adierazi zuen, enpresa mahaia osatzen dutenen arteko elkar ezagutza sustatzeko helburuarekin. Jarraian elkarren arteko solasaldia aprobetzatuz hamaiketakoa hartu genuen. Ondoren, Nuria Larrañaga BEAZeko teknikariak eskaintzen dituzten zerbitzu eta programak azaldu zizkigun eta bukatzeko, aurreko saioan enpresek mahai gainean jarritako beharrizanei erantzuna emateko Errotatik martxan jartzen ari garen ekintzak zeintzuk diren azaldu genuen. Foroa bukatzeko, jardunaldiaren ebaluaketa egin zen.
Eskerrik asko bertaratutako guztioi, saio oso emankorra izan zen!
Hurrengoa udaberri bueltan ospatuko dugu!